Talentua

talentua

Elkarrekin hazten

/
Talentua
/
Bizkor mugitzen gara, jakin-nahiak, sormenak eta talde-lanak bultzaturik. Berrikuntzaren zale amorratuak nahi ditugu, gurekin batera amets egingo dutenak, etorkizuna itxuratzeko.

GUSTATZEN ZAIGU ZER GAREN

Gure garaiko erronka teknologikorik liluragarrienetako batzuk ditugu esku artean

Serikat enpresa dinamiko eta berritzaileenetako bat da software-garapenaren industrian.

Sartu etorkizun-sena duen lantalde ireki eta kolaboratibo batean. Imajinatu teknologiarik disruptiboenekin lan egiten duzula, aniztasuna, inklusioa eta aukera-berdintasuna sustatzen dituen ingurune batean.

KONTZILIAZIOA. EFR ZIURTAGIRIA

OREKA, MALGUTASUNA, ARDURA

Horrez gain, EFR ziurtagiria duen enpresa bat gara, familia arduratsua den enpresa bat.

Efr Nazio Batuek “Itun ona” gisa aitortutako pertsonen kudeaketaren nazioarteko eredu bati erantzuten dion ziurtagiria da.

ERAIKI ZURE BIDEA

Gure bizitza aldatu egiten da, eta gure lehentasunak ere bai

Serikaten lan eginez gero, sekulako aukera profesionalak izango dituzu, ingurune anizkoitz eta inklusibo batean, lana, familia eta bizitza pertsonalaren arteko oreka argiarekin, aukera berdintasuna sustatuz.

Lan-hitzarmen malguak sustatzen ditugu, pertsona bakoitzaren beharrak asebetetzeko modukoak. Izan ere, gure bizitza aldatu egiten da, eta gure lehentasunak ere bai.

HORRELAKOAK GARA

GURE KULTURA

Balio berberak partekatzen ditugu guztiok, eta horiek bereizi egiten gaituzte, eta lanean gidatu. Aniztasuna gorabehera, gure balioek batu egiten gaituzte: denok saiatzen gara irekiak, bizkorrak eta arduratsuak izaten.

IREKIAK

Gure iraganaz harro gaude, eta, aldi berean, ideia eta esperientzia berriei irekita. Izaera malgu eta baikor horrek eramaten gaitu konformagaitzak izatera, elkarri entzutera, elkarlanean aritzera eta etengabe ikasteko jarrera hartzera.

BIZKORRAK

Jakin-nahiak, ausartak eta komertzialak gara. Bezeroa dugu ardatz, etorkizunera begiratzea atsegin dugu eta azkar jarduten dugu arrisku eta aukeren aurrean. Gure lana bizkorra eta ausarta da. Elkarrekin jarduten dugu, talde moduan, malgutasunez eta bizkortasunez.

 
ARDURATSUAK

Gure bezero, enplegatu eta hornitzaileen konfiantza funtsezkoa da. Harreman sendoak maite ditugu, ingurunearekin adeitsuak gara eta konpromisoei eusten diegu. Zuzentasunez jokatzen dugu, eta gure jarduera jasangarria da, gizartearekiko etikoa eta arduratsua.

Hauxe da taldeko kide izateko lehen urratsa

ZURE BEHARRETARA EGOKITUTAKO AUKERAK DITUGU

HORRELAKOAK GARA

Serikateko bizitza

HAZKUNDEA

Interesak eta aukerak identifikatzen ditugu, elkarrekin hazteko eta beti amestu izan duzuna lortzen laguntzeko.

LANTALDEA

Taldean bidaiatzen dugu beti: oinarrizko printzipio horrek gidatzen gaitu egunerokoan. Norberaren berezitasunean sinesten dugu, eta elkarlanean oinarritutako ingurunean eta komunikazio irekian.

ERAGINA

Bide berriak irekitzen dituzten bezero ausartekin egiten dugu lan. Aurrera egitera motibatzen gaituzten inpaktudun erronka eta proiektuei egiten diegu aurre egunero.

NON GAUDE?

Gaur egun, Serikateko profesionalek ariketa gehiago egiten dute, denbora gehiago ematen dute aire librean eta gehiago gozatzen dute familiaz. Honela esaten diogu: «Telelana, Serikaten arabera». Askatasunez aukera daiteke, eta itzulgarria, txandarik gabea eta erabat malgua da. Zauden lekuan zaudela lan egiterik izan dezazun.

Eta, bulegoan lan egin nahi baduzu, gure egoitza fisikoetako batean izango duzu horretarako aukera, Madrilen, Bilbon, Gasteizen, Donostian edo Zaragozan.

Print Friendly, PDF & Email