SPRI: DATUAREN HELDUTASUNAREN DIAGNOSTIKORAKO LAGUNTZAK

SPRIk bultzatutako eta Europar Batasunak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bitartez (Next Generation) finantzatutako “Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa 2025-2026” programaren aholkulariak gara.

Zure enpresa Euskadin kokatuta badago, doako zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen dizugu, SPRIren babespean, zure datuak nola kudeatzen dituzun aztertzeko eta ibilbide-orri argi bat definitzeko, horri esker aurrera egin ahal izan dezazun adimen artifiziala txertatzeko prestatuta dauden eredu digitalagoen eta efizienteagoen bidean.

1. Zure oraingo egoeraren argazki erreal bat

Aztertzen dugu nola kudeatzen duzun datua zure enpresan:

  • Bikoiztasunak eta akatsak
  • Sistemen arteko koherentziarik eza
  • Prozesuetan gertatzen diren botila-lepoak
  • Kalitatearen eta segurtasunaren arloko arriskuak

Argitasuna ekartzen diogu zure erakundeari.

2. Ibilbide-orri praktiko bat

Kontua ez da ebaluatzea soilik. Horrez gain, lehenetsitako ekintza-plan bat definitzen dugu zurekin:

  • Datu-baseen integrazioa eta garbiketa
  • Analisien automatizazioa
  • BI tresnen ezarpena
  • Kalitate eta segurtasunaren hobekuntza
  • AA proiektuetarako prestakuntza
  • Etorkizunean Datu sektorialen Espazioetara sartzea

3. AArako prestakuntza erreala

Adimen artifizialak ez du kaosaren erdian funtzionatzen. Lehenik eta behin, datua ordenatu behar da.

  • Diagnostiko honek oinarri egokiak jartzen ditu edozein proiektu teknologikok zentzua eta erretornua izan ditzan.

SPRIk bultzatutako programa 4 fasetan egituratzen da:

  • 1. Fasea – Prestaketa
    Hasierako saioa, helburuak, ekipoak eta sistemak lerrokatzeko.
  • 2. Fasea – Diagnostikoa
    Elkarrizketak, azterketak eta tailerrak, datuaren gobernua, prozesuak, azpiegitura eta segurtasuna ebaluatzeko.
  • 3. Fasea – Ibilbide-orria
    Hobekuntzak lehenesten ditugu eta plan errealista eta eragingarri bat definitzen dugu.
  • 4. Fasea – Azken Txostena
    Dokumentu estrategikoa, heldutasun maila, gomendioak eta inplementatze-plana jasotzen dituena.

Hasiera: 2025eko abenduak 2
Eskaria egiteko azken eguna:
2026ko maiatzak 29
Programarako sarbide mugatua

Programa hau bereziki esanguratsua da baldin eta:

  • Erabakiak hartzen badituzu zure datuez guztiz fidatu gabe
  • Deskonektatutako sistema ugari badituzu
  • BI edo AA ezartzeaz pentsatzen ari bazara
  • Efizientzia operatiboa hobetu nahi baduzu
  • Etorkizunean Datu sektorialen Espazioetara sartzen saiatu nahi baduzu
  • Ez baduzu datuaren estrategia argirik, hauxe da unea.

Erhardt Serikat akreditatuta dago SPRIk bultzatutako eta Europar Batasunak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bitartez (Next Generation) finantzatutako “Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa 2025-2026” programaren aholkularitza-enpresa bezala.

Ez dugu diagnostikoa soilik egiten. Horrez gain, zure ondoan gaude hasieratik, eskarirako eta prestaketarako laguntzen.


Zure negozioaren datuak oso garrantzitsuak dira eta zure arreta behar dute nahitaez.

Datuak ondo kudeatuta ez daudenean, hori ez da teknologiaren arazoa… negozioaren arazoa da.

Enpresa guztiek datuak landu eta gordetzen dituzte, era guztietakoak, baina oso enpresa gutxi daude prestatuta datu horiek euren negoziorako erabaki estrategikoak hartzen laguntzen duen ezagutza bihurtzeko. SKTn trantsizio hori egiten laguntzen dizugu.

Zure erakundeak informazioa metatzen badu sistema desberdinetan, kalkulu-orrietan, ERPetan edo elkarren artean “hitz egiten” ez duten tresnetan, seguruenik efizientzia, kontrola eta hatzeko aukerak galtzen ari zara. SKTn aldatzen laguntzen dizugu.

Interesgarria izan daiteke...

ICEBERG llega a su punto de inflexión tras dos años de trabajo intenso. En este momento la mayoría de las soluciones innovadoras se están finalizando para, en un futuro inmediato, proceder a la validación de los seis casos de estudio...
SERIKAT ha resultado seleccionada por BEAZ para prestar un Asesoramiento en Modelización Matemática a las Pymes y Start-Ups de Bizkaia....