Pribatutasun-politika
Konfidentzialtasunez tratatuko ditu datuak SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A.k, Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrak (DBEO, aurrerantzean), Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2019 Lege Organikoak eta uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak agintzen dituzten lege- eta segurtasun-berme guztiak eta indarrean den Espainiako gainerako araudia aplikatuz.
1. IDENTIFIKAZIOA
- Titularra: SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A.
- Helbidea: C/ Ercilla, 19 5ª (48009 BILBAO).
- IFK: A48476006.
Zure datuen tratamendu egokia bermatzeko, Datuak Babesteko Ordezkari bat (DBO, aurrerantzean) izendatu du SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A.k Harekin harremanetan jartzeko, idatzi honako helbide elektroniko honetara: dpd@serikat.es.
2. INFORMAZIOA ETA ONESPENA
Pribatutasun-politika hau onartuta, erabiltzaileak badu informazioa eta, honenbestez, baimena ematen du (askatasun osoz, informatuta, berariaz eta zalantzarik gabe) https://www.serikat.es/ (aurrerantzean, «webgunea») URLko webgunearen bidez ematen dituen datuak SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A.k trata ditzan, bai eta bere nabigazioak sortzen dituenak eta etorkizunean ematen dituenak ere.
3. DATUAK EMATEKO OBLIGAZIOZKOTASUNA
Ez dago datu pertsonalak nahitaez bidali beharrik (inprimakiaren bidez, edo posta elektronikoz webguneko helbide elektronikora), salbu eta dagokion eremuan kontrakoa adierazten bada, edo kontsultaren xedeetarako gerora eskatzen badira. Beraz, eskatzen diren datuak ez badira ematen, edo zuzenak ez badira, ezingo dira bete aipatutako xedeak, hargatik eragotzi gabe webguneko edukia libreki ikusi ahal izatea.
4. ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU WEBGUNEAREN ERABILTZAILEEN DATU PERTSONALAK?
Honetarako tratatuko dira datu pertsonalak, inprimakiaren edo webguneko helbide elektronikora bidalitako jakinarazpenen bidez emandakoak: egindako kontsultaren kudeaketa egiteko, erabiltzaileari interesatzen zaizkion produktuen edo zerbitzuen gaineko informazioa bidaltzeko eta/edo eskatutako zerbitzua emateko.
5. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAREN ZER DATU TRATATZEN DITUGU?
Webgunearen erabiltzaileen datu pertsonal hauek jasotzen eta tratatzen ditugu kontsultak kudeatzeko, eskatutako informazio komertziala bidaltzeko eta eskatutako zerbitzua emateko: identifikazio-datuak (izen-abizenak), harremanetarako datuak (helbide elektronikoa) eta «mezuaren» eremuetan erabiltzaileek eurek idatzitakoak.
Erabiltzaileari dagokio egiazko datuak ematearen eta haiek eguneratuta edukitzearen ardura. Hirugarren batzuen daturik ematen badu erabiltzaileak, haien baimena izan behar du, pribatutasun-politika honetako informazioa helarazi behar die, eta horren gaineko inolako erantzukizunik ez egotzi webgunearen jabeari. Dena dela, hori ziurtatzeko egiaztapenak egin ditzake webgunearen jabeak hainbatean behin, dagozkion arreta egokiko neurriak hartuta, datuak babesteko araudiari jarraikiz.
6. ZER LEGITIMAZIO DUGU ERABILTZAILEAREN DATUAK TRATATZEKO?
Hona webgunearen bidez jasotako datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa: erabiltzailearen berariazko baimena (DBEOaren 6.1.a artikulua). Erabiltzaileak bere borondatez bidaltzen ditu datu pertsonalak webgunearen helbide elektronikora eta/edo inprimakiko onespen-laukia markatzen du. Horrela ematen du baimena pribatutasun-politika honen xedeen arabera trata daitezen bere datu pertsonalak.
Halaber, kontratu baten betearazpena ere oinarri izango du datuen tratamenduak, baldin eta webgunearen bidez egiten diren kontsultak direla-eta kontratu aurreko neurriak aplikatu behar badira, interesdunak hala eskatuta.
Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa, horra eskatutako edo kontratatutako zerbitzuen edo produktuen antzekoei dagozkien komunikazio komertzialen legitimotasuna.
7. NOREKIN PARTEKATUKO DITUGU ERABILTZAILEAREN DATUAK?
Erhardt Taldeko beste enpresa batzuei eman ahal zaizkie tratatutako datu pertsonalak, aipatutako xedeetarako, edo zerbitzua ematen laguntzen duten beste enpresa batzuei, erabiltzailearekiko kontratu bidezko harremana kudeatzeko.
8. DATUEN KONTSERBAZIOA
Gorde egingo ditugu informazio eta datu pertsonalak harik eta haiek eskuratzeko xedeak betetzen diren arte, bai eta datuen tratamenduak eragiten dituen erreklamazioak edo erantzukizunak kudeatu bitartean ere.
Oro har, blokeatuko egingo dira datuak kontsulta edo zerbitzu-ematea amaitzean, eta ez zaie inolako tratamendurik aplikatuko, hau izan ezik: agintari publikoen eta justizia-administrazioaren eskura edukiko dira, tratamendua dela eta sortzen diren erantzukizunei aurre egiteko. Preskripzio-epea amaitutakoan, ezabatu egingo dira. Dena dela, tratamenduak inolako erantzukizunik ez badakar berekin, datuak ezabatu egingo ditu SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A.k, haiek jasotzeko xedea bete dadin bermatzeko nahikoa denbora utzi ondoren.
9. ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK
Politika honen goiburuan ageri den helbidera idazki bat bidali behar du erabiltzaileak, edo mezu elektroniko bat dpd@serikat.es helbidera, nortasun-agiriaren fotokopiarekin batera, noiznahi eta doan, honetarako: emandako baimenak bertan behera uzteko; erabiltzaileari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen jakiteko; bere datu pertsonalak eskuratzeko; datu okerrak edo osatugabeak zuzentzeko; datu pertsonalak ezabatzeko baldin eta —arrazoiren bat dela medio— jada beharrezkoak ez badira eskuratu zireneko xedeetarako; datuen tratamendua mugatzeko, baldin eta datuak babesteko araudian aurreikusten diren baldintzetakoren bat betetzen bada; erabiltzaileak emandako datuak beste norabait eramateko, eta kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko, datu pertsonalen babesa dela eta.
10. SEGURTASUN-NEURRIAK
Konfidentzialtasun osoz tratatuko ditugu erabiltzailearen datuak une oro, dagokien sekretu-betekizuna aintzat hartuz, aplikagarri den araudiari jarraikiz, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuz datuen segurtasuna bermatzeko eta datuak aldatzea, galtzea eta baimenik gabe inork tratatzea edo eskuratzea saihesteko, aintzat harturik teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasaten dituzten arriskuak.