Lege-oharra

Lege-oharra

1. XEDEA ETA ONESPENA

Lege-ohar honek arautzen du SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA SA (webgunearen jabea, aurrerantzean) jabe duen #
<#NOMBRE#># (webgunea, aurrerantzean) webgunerako sarbidea, hango nabigazioa eta haren erabilera.

Webgunean nabigatzeak berekin dakar haren erabiltzaile izatea, eta lege-ohar honetako xedapen guztiak onartzea,
salbuespenik gabe. Webgunearen titularrak noiznahi alda edo ordezka ditzake xedapen horiek, aldez aurretik
jakinarazi gabe. Lege-ohar honekin edo haren zatiren batekin ados egon ezean, ez da erabili behar webgunea.

Behartuta dago erabiltzailea webgunea egokiro erabiltzera, legeari, ordena publikoari, fede onari eta lege-ohar
honetako xedapen guztiei jarraikiz. Betebehar hori betetzen ez duten erabiltzaileek webgunearen jabearen edo
hirugarren batzuen aurrean erantzun behar dute betebeharra ez betetzeak eragindako kalte-galerak direla eta.

Eskubidea du webgunearen jabeak haren aurkezpena, konfigurazioa eta edukia aldatzeko, bai eta hara sartzeko
eta/edo hura erabiltzeko baldintzak ere. Webgunearen aldaketak indarrean sartu ondoren hara sartzeak eta hura
erabiltzeak berekin dakar aldaketak onartzea.

2. IDENTIFIKAZIOA

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak
(IGMEZL) agintzen duenari jarraikiz, hau jakinarazten zaizu:

SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A. sozietateak C/ Ercilla, 19 5ª (48009 BILBAO), A48476006, eta behar bezala dago inskribatuta VIZCAYA (#<#TOMO#>
#, 46), BI1020A, 1ª.

Webgunearekiko komunikazioa eraginkortzat jotzeko, aipatutako helbidera bidali behar dira, edo info@serikat.es
helbide elektronikora.

3. NOLA SARTU ETA ERREGISTRATU

Libreki, dohainik eta erregistratu gabe sar daitezke erabiltzaileak webgunera. Dena dela, eskaintzen diren
zerbitzuetako batzuk erabiltzeko baldintza hau jar dezake webgunearen jabeak: dagokion inprimakia betetzea, edo
bezeroaren eremuan erregistratzea.

Egiazkoa izan behar du erabiltzaileak webguneko inprimakien bidez jakinaraztean duen informazio guztia, zeina
behar bezala eguneraturik eduki behar baitu. Erabiltzaileena da erantzukizuna baldin eta datuen
egiazkotasun-ezak ondoriorik, akatsik edo hutsegiterik eragiten badu.

Webguneko zerbitzu batzuetara sartzeko gakoak erabili behar badira (erabiltzaile-izena eta pasahitza), bere gain
hartzen du erabiltzaileak gakoak zaintzeko eta egokiro erabiltzeko ardura. Webgunearen jabeari ez dagokio
inolako erantzukizunik erabiltzaileak edo hirugarren batzuek kalterik jasotzen badute beste pertsona batzuek
haien pasahitza erabiltzeagatik, haiek horren jakitun direla eta/edo ez direla. Webgunearen jabeak hitzematen du
beteko duela erabiltzaileek erregistratutako gakoak sekretupean gordetzeko betekizuna eta ez diola beste inori
emango erabiltzailearen pasahitza, kasu honetan izan ezik: errekerimendu judizialak edo administratiboak
betetzeko eskatzen badiote.

4. JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Webgunearen jabea da haren jabetza intelektual eta industrialaren ustiatze-eskubideen titularra edo, hala
badagokio, haien gaineko baimenak ditu; halaber, webguneko informazioaren, materialen eta edukien jabetza
intelektual eta industrialeko eskubideen titularra da. Erabiltzailea webgunera sartzeak, han nabigatzeak eta
hura erabiltzeak inondik ere ez du esan nahi webgunearen jabeak aipatutako eskubideei uko egin, besterendu,
beste inor haien baimendun egin edo osorik zein partez laga dituenik.

Webgunearen edukiez eta zerbitzuez baliatzeko erabiltzaileak daukan eskubidea guztiz pribatua da. Webgunearen
jabeak ez du erantzukizunik bereganatzen erabiltzaile bakoitzak webgune honetan jarritako materialez egiten duen
erabileragatik, ez eta haiekin egiten dituen jarduerengatik ere.

Webgunearen zein hirugarren enpresa batzuen jabetzapeko markak, deitura komertzialak edo beste ezaugarri batzuk
aipatzeak berekin dakar haiek erabiltzeko debekua, webgunearen jabearen edo haren legezko titularren baimenik
izan ezean. Gordeta daude webgunearen edukien eta/edo zerbitzuen gaineko jabetza intelektualaren eta
industrialaren eskubide guztiak eta, bereziki, debekatuta dago webguneko edukiak osorik edo partez aldatzea,
kopiatzea, erreproduzitzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo banatzea, edozein dela ere horretarako
erabiltzen den bitartekoa edo modua, baldin eta erabilera publiko edo komertzialetarako bada, horretarako
webgunearen jabearen edo, hala badagokio, dagozkion eskubideen titularraren aldez aurreko, berariazko eta
idatzizko baimenik izan ezean.

5. BESTE WEBGUNE BATZUETARAKO ESTEKAK

Webguneak botoi, esteka, banner edo eduki txertatuen bidezko beste webgune batzuetarako loturak baldin baditu,
webgunearen jabeak jakinarazten du hirugarren batzuek kudeatzen dituztela —zuzenean—, eta webgunearen jabeak ez
duela ez giza baliabiderik ez teknikorik aldez aurretik jakiteko, kontrolatzeko eta/edo onartzeko webgune
honetatik estekatu daitezkeen beste webgune batzuetatik iristen diren informazio, eduki, produktu eta zerbitzu
guztiak.

Hori dela eta, webgunearen jabeak ez du inongo erantzukizunik bereganatzen webgunetik estekatzen den beste
webgune bati dagokion zeinahi alderdi dela eta. Erabiltzaileari dagokio estekatutako webguneetako edo
aplikazioetako erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak irakurtzea eta onartzea.

6. WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Ezin da webgunera sartu edo hura erabili legez kontrako edo baimendu gabeko xedeetarako, irabazi-asmokoak zein
gabeak izan; beraz, erabiltzaileari dagozkio oso-osorik debekatutako jokabide horren erantzukizunak. Besteak
beste, debekatuta daude honako ekintza hauek:

  1. Webguneari kalte egin diezaioketen programak, datuak, birusak, kodeak eta edonolako gailu elektroniko zein
    fisikoak sartzea, biltegiratzea edo banatzea, webgune honen bidez, webgunearen jabearen, beste edozein
    erabiltzaileren edo, oro har, edozein hirugarrenen edonolako ekipamendu, sistema edo saretan.
  2. Nortasun faltsua erabiliz erregistratzea webgunearen bidez, edo hirugarren batzuen nortasuna faltsututa.
  3. Baimenik gabe sartzea webgunearen edozein ataletara, webgunearen jabearen zerbitzariren batera edo
    webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuetara, datuak hackeatuz edo faltsutuz, pasahitzak erauziz edo
    legearen kontrako beste zeinahi baliabide erabiliz.
  4. Neurriz kanpoko edo alferrikako asetasuna eragiten duen ekintzaren bat egitea webgunearen azpiegituran edo
    webgunearen jabearen sistema zein sareetan.
  5. Erabiltzaileak ez badu betetzen aipatutako eginbeharretakoren bat, legeak babesten dituen neurriak har
    ditzake webgunearen jabeak.

7. ERANTZUKIZUNAK ETA BERMEAK

Orokorra da webgune honetako edukia, eta informazioa eskaintzea du xede bakarra. Webgunearen jabeak ezin du
erabat bermatu webguneko informazio eta/edo zerbitzu guztiak eskuragarri izango direla, haien fidagarritasuna,
erabilgarritasuna eta egiazkotasuna, ez eta haren bidez eskuragarri jartzen den dokumentazioaren
erabilgarritasuna edo egiazkotasuna ere. Honenbestez, webgunearen jabeak ez du hau bermatzen eta ez du horrekiko
erantzukizunik bere gain hartzen: (i) webguneko edukien jarraitutasuna; (ii) eduki horiek akatsik ez izatea;
(iii) birusik eta/edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea webgunean edo haren hornitzaile den zerbitzarian;
(iv) webgunearen erabateko segurtasuna eta/edo hura babesteko hartzen diren neurriak ez urratzeko ezintasuna;
(v) webguneko edukien erabilgarritasun eza edo errendimendua, eta (vi) webgunerako ezarritako baldintzak, arauak
eta jarraibideak urratuz edonork bere buruari edo hirugarren bati eragiten dizkion kalteak eta galerak, edo
webguneko segurtasun-sistemak urratuz eragiten dituenak.

Hala eta guztiz ere, hau jakinarazten du webgunearen jabeak: behar diren neurri guztiak hartu dituela —bere aukeren eta baliabide teknikoen arabera— webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta ahalik eta gehiena murrizteko sistemaren erroreak, bai teknikari bai webgunean argitaratzen diren edukiei dagokienez.

Eskubidea du webgunearen jabeak webgunerako sarbidea aldi baterako edo betirako kendu, aldatu, murriztu edo eteteko, aldez aurretik jakinarazita edo jakinarazi gabe, eta erabiltzaileek ez dute inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango arrazoi hori dela eta.

8. PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA COOKIEAK

Indarrean den legediak agintzen duenari eta datu pertsonalak babesteko aplikagarria denari jarraikiz, pribatutasun-politikan xedatutakoaren arabera tratatuko dira webgunea erabili bitartean ematen diren datu pertsonal guztiak. Webgune hau erabiltzeko, irakurri, ulertu eta onartu egin behar da pribatutasun-politika.

Bestalde, cookieak erabiltzen ditu webguneak erabiltzaileak egokiro eskuratu eta ikus ditzan haren edukiak. Informazio-fitxategi txikiak dira cookieak, eta webgunera sartzen direnei bidaltzen dizkie zerbitzariak. Informazio gehiago nahi baduzu, sartu gure cookieen gaineko politikara.

9. APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA

Las cláusulas contenidas en el presente Aviso Legal se rigen por la legislación española. Las partes se someten
expresamente, para la resolución de los conflictos y con renuncia a cualquier otro fuero, a los juzgados y
tribunales de BILBAO.
Espainiako legediak arautzen ditu lege-ohar honetako klausulak. Gatazkak konpontzeko, espresuki jartzen dira alderdiak BILBAOko auzitegi eta epaitegien mende, beste zeinahi foruri uko eginda.

Print Friendly, PDF & Email