Kudeaketa Sistema Integratuaren Politikak

Kudeaketa Sistema Integratuaren Politikak

1. Serikat

Gure bezeroen beharrek eta teknologia berriek bat egiten duten lekuan aurkituko gaituzu, zure negozioa hobetu eta eraldatzeko.
Erraza da gure erronka: hartu ditugun konpromisoak betetzea.Bide berriak irekitzen dituzten bezero ausartekin egiten dugu lan, eta uste dugu teknologia eta datu egokiekin irtenbideak bilatu eta ingurunea hobetu dezakegula.
Informazioaren teknologien arloko zerbitzuak, produktuak eta irtenbideak erabiltzen ditugu bezeroei laguntzeko.

2. Gestio-sistema

Serikat(e)k garatu duen gestio-sistemak honelako kontzeptuak jasotzen ditu, besteak beste: gizarte-erantzukizuna, kalitatea, ingurumena, jasangarritasuna, energia-efizientzia, laneko segurtasuna eta osasuna, industria- eta informazio-segurtasuna, hornikuntza-katearen segurtasuna, informazio-teknologietako zerbitzuak, berrikuntza eta arriskuak.

Serikat(r)en gestio-sistemak ikuspegi argia du, barne hartzen dituen esparru guztietako arriskuen kontrolean eta gestioan oinarritua.

Serikat(r)en Zuzendaritza Batzordeak jarraian deskribatzen diren politikak ezarri ditu gestio-sistema osatzeko erreferentzia-puntu gisa, eta horietatik ondorioztatzen dira helburuak.

Serikat(e)n gure gestio-sistemari eusteko eta hura etengabe hobetzeko konpromisoa hartzen dugu. Guztion konpromisoa eta erantzukizuna da gestio-sisteman zehaztutako eskakizunak betetzea, eta, gainera, kasuan kasuko legezko eta arauzko eskakizunak betetzea.

Enplegatu guztiei ematen zaie gestio-sistemako politiken berri, eta guztientzat dira lotesleak. Era berean, gure hornitzaile eta azpikontratisten eskura jartzen ditugu politika horiek, haiek ere politika horiekin bat egin dezaten, eta eskatzen dituzten pertsona zein erakunde guztiek ere eskura dituzte.

3. Politikak

3.1. Gizarte Erantzukizuneko Politika

Serikat(e)n hazkunde jasangarriaren alde egiten dugu ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik. Kalitate handiko zerbitzuak ematea dugu helburu, eta, horren bidez, arduraz eta efizientziaz, hazkunde ekonomikoa bultzatzea gure bezeroentzat, akziodunentzat, langileentzat, enpresa laguntzaileentzat, administrazio publikoentzat eta, oro har, gizartearentzat; hau da, balioa sortzea, gure jardueraren gizarte-ingurunean garapena bideratzea eta gure jarduerarako beharrezkoak diren baliabide naturalak zentzuz erabiltzea.

Gizarte-erantzukizuneko politika horri jarraikiz, honako konpromiso hauek hartu ditugu:

  • Kontratazio-jardunbide arduratsuak ezartzea, enplegu-tasa handitu eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatze aldera.
  • Gure langileen laneko osasuna eta segurtasuna hobetzeko portaerak garatzea, eta kontratistak gehiago kontrolatzea, osasunaren eta segurtasunaren arloan.
  • Gure langileak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, ingurumenean sortzen dugun inpaktua txikitzeko.
  • Nazio Batuen Mundu Itunean azaldutako printzipioak betetzea.

3.2. Laneko Segurtasun eta Osasun Politika

GURE KONPROMISOA: ZURE SEGURTASUNA

Serikat(r)en iritziz, lehentasunezkoa eta estrategikoa da segurtasunaren eta osasunaren gestioa, enpresa-emaitzen eragilea den aldetik. Politika hori enpresa-lidergoa arautzen duen funtsezko faktorea da, eta oinarri hauek ditu:

Konpromisoa

Serikat(r)entzat lan egiten duten pertsona guztien osasuna eta ongizatea zaintzea, eta lan-baldintza seguru eta osasungarriak bermatzea, lesioak eta osasun-narriadura saihesteko. Uko egin ezinezko konpromisoa da hori; beraz, Serikat(e)k bere jardueran txertatu du, eta hura betetzeko behar diren neurriak hartzen ditu.

Prebentzio-kultura sustatzea eta enpresa-kulturaren oinarritzat hartzea. Ildo horretan, norberaren erantzukizuna da segurtasuna eta osasuna babestea, horrek enpresaren bilakaera baldintzatzen baitu, eta langileen parte-hartzea zein haiei kontsulta egitea bultzatu behar da.

Printzipioak

Pertsonak dira erakundearen baliabiderik baliotsuena, eta ezer ez da haien segurtasuna eta osasuna baino garrantzitsuagoa.

Onartezina da pertsonen segurtasunaren eta osasunaren aldean edozein jarduera lehenestea. Lan guztiak segurtasuna aintzat hartuta prestatu eta bete behar dira.

Serikat(e)ko pertsona guztien erantzukizuna da segurtasuna, baina, batez ere, Zuzendaritzarena eta lantaldeak gestionatzen dituztenena. Eta horrela gestionatu behar da.

Gestio-akatsen ondorioz gertatzen diren istripuak saihestu egin daitezke, arriskuak kenduz edo murriztuz.

Nahitaez bete beharrekoak dira indarrean dagoen legeria eta enpresak bere borondatez sinatutako gainerako eskakizunak.

Jarrera

Serikat(e)ko kideek segurtasunaren eta osasunaren alorreko eginkizunak eta erantzukizunak ezagutu eta barneratu behar dituzte.

Politika hau Serikat(e)ko pertsona guztiek ezagutzen dute, eta, publikoa denez, nahi duen orok eskura dezake.

Segurtasunaren eta osasunaren gestioak etengabeko hobekuntza-prozesu bat du oinarri, eta horretarako berariazko helburuak ezarri dira.

3.3. Kalitate Politika

Hainbat urtetako ibilbidean, merkatuko erronkei erantzuteko gai izan da Serikat, eta bere bezeroen eskariak asetzeko irtenbiderik eraginkorrenak eskaini eta garatu ditu.

Gure iritziz, bezeroei beren negozioetan laguntzeko, beharrezkoa da gauzek nolakoak izan behar duten identifikatzea. Serikat(r)i talde-lana dakarkio horrek, erronka bat; bezeroentzat, berriz, haien neurriko irtenbideak dakarzkie.

, horra hor gure enpresa-filosofiaren ikurritz nagusia.

Izan ere, elkarrekin jardunda soilik egin dezakegu aurrera proiektu bateratu honetan, guztion konpromisoarekin eta esfortzuarekin. Hazteko, sortu egin behar da; eta, sortzeko, sinetsi. Eta hori guztia lortzeko bide bakarra dago: lana eta lana. Inoiz baino lan gehiago egitea. Horixe da gure konpromisoa.

3.4. Ingurumen Politika

Serikat(r)en helburua bezeroei zerbitzua ematea da, haien premietara egokituta, eta merkatuan lehiakorra izatea, honako irizpide hauek txertatuta: garapen jasangarria, baliabideen gestio efizientea, ingurunearen babesa eta gizartearen eskariak errespetatzea.

Hori dela eta, bere Ingurumen Politikaren printzipioak ezagutarazi nahi ditu:

  1. Ingurumenaren alorreko legezko eskakizunak betetzea, baita jarduerari eta emandako zerbitzuei dagozkien gainerako ingurumen-eskakizunak ere.
  2. Gure hornitzaileei —kontratistak barne— ingurumenaren alorreko betekizun horien berri ematea, eta ingurumenaren alorreko jardunbide egokiak har ditzatela eskatzea.
  3. Guztion artean sortzen ditugun ingurumen-inpaktuak murriztea: ur- eta energia-kontsumoa, atmosferarako isuriak eta hondakinen gestio desegokia; azken hori da, hain zuzen, gure ingurumen-politikaren zeregin nagusia.
  4. Ingurumenaren babesa eta kutsaduraren prebentzioa sustatzea, gure jarduerara egokitutako erreferentzialak betetzera behartzen gaituen erantzukizun garrantzitsua baita.
  5. Gestio-sistemaren efizientzia etengabe hobetzea, erakundearen ingurumen-jarduera ere hobea izan dadin.

Ingurumena babestuko badugu, portaera arduratsua izan behar dugu erakundeko kide guztiok, gaur egungo eskakizunen araberakoa.

3.5. Segurtasun Politikak

Serikat(e)ko kideontzat, segurtasuna prozesu integrala da. Prozesu horrek arriskuen analisia hartu behar du kontuan, honako hau bermatzeko: mehatxu bakoitza gestionatzeko baliabide egokiak erabiltzen direla eta arrisku hori murrizteko diseinatutako mekanismoak martxan jartzen direla.

Helburu horrekin, gure segurtasun-prozedurak dokumentatu, ezarri, mantendu eta hobetu egiten ditugu etengabe, kasuan kasuko neurriak ezartzeko.

Segurtasun Fisikoko Politika

Segurtasun fisikoa eraginkortasunez kontrolatzeko, babes-neurriak behar dira, baimenik gabe inor sar ez dadin instalazioetara.

Hori dela eta, Serikat(e)k honako segurtasun-neurri hau ezarri du, besteak beste: instalazioetarako sarbidea kontrolatzeko prozedura, langile, hornitzaile, bisitari eta ibilgailu guztiei eragiten diena.

Informazioaren Segurtasun Politika

Ezagutzan oinarritutako gizarteetan, informazioa aktibo estrategikoa da erakundeentzat.

Serikat(e)n badakigu zein garrantzitsua den gure informazio-aktiboak identifikatzea eta babestea. Horregatik, saihestu egiten dugu bezeroei, hornitzaileei, langileei, estrategiari, gestioari edo beste edozein kontzepturi lotutako informazioa suntsitzea, hedatzea, aldatzea edo baimenik gabe erabiltzea.

Helburu horrekin, konpromiso hau hartu dugu: Serikat(r)en informazio-baliabideak eta horiek prozesatzeko erabilitako teknologia babestea era guztietako mehatxuetatik —barrukoak zein kanpokoak, nahitakoak zein ustekabekoak—, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna, legezkotasuna eta fidagarritasuna bermatze aldera.

Datu Pertsonalak Babesteko Politika

Eskura ditugun datu pertsonalak behar besteko zorroztasunez tratatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Datu pertsonalak eskura dituzten pertsona guztiek segurtasun-dokumentuan ezarritakoa bete behar dute. Dokumentu horretan, segurtasunaren alorrean indarrean dauden neurri teknikoak eta antolakuntzakoak jasotzen dira.

Gure ardurapeko informazioaren tratamenduan sartzen diren datu pertsonalen inguruan legeak jasotako eskubide guztiak erabiltzeko aukera eskaintzen diegu hala eskatzen duten herritarrei.

Hornikuntza Katearen Segurtasun Politika

Hornikuntza-kate seguru eta efizienteak lortu nahi dituzten bezeroentzako irtenbiderik onenak ematea lehenesten dugu Serikat(e)n.

Horretarako, segurtasun-gestioa bete-betean txertatzen dugu hornikuntza-katean garatzen dugun jarduera komertzialaren barruan.

Serikat(e)k, garraioaren eta plataforma logistikoen alorreko operadorea den aldetik, honako konpromiso hauek hartzen ditu: zerbitzu integrala ematea hornikuntza-katearen puntu guztietan, modu eraginkor, fidagarri eta seguru batean; hornikuntza-katea mehatxatzen duten delituzko jarduera guztiei (lapurretari, kontrabandoari, iruzurrari…) aurre egitea; jardunbide seguruak erabiltzen dituen pertsonala enplegatzea, eta jarduera irregular edo susmagarri ororen arriskuak saihesteko behar bezain fidagarriak diren segurtasun-parametroak erabiltzea.

3.6. Jardueraren Iraunkortasun eta Informazio Sistemen Eskuragarritasun Politika

Politika horren helburua da honako hauek bermatzea, jardueraren iraunkortasunaren eta informazio-sistemen eskuragarritasunaren inguruko jardunbiderik onenetan oinarrituta:

  • Iraunkortasun/Eskuragarritasun Plan bat (aurrerantzean, Plana) dokumentatu dela, Serikat eta horren bazkideak, bezeroak, langileak eta baliabideak babesteko era guztietako mehatxuetatik —barrukoak zein kanpokoak, nahitakoak zein ustekabekoak—.
  • Planari lotutako jarduera guztiak ordenaz, koordinatuta eta homogeneoki gauzatzen direla.
  • Plana bat datorrela erakundearen tamainarekin, konplexutasunarekin eta izaerarekin, eta negozioaren behar aldakorrak estaltzen dituela une oro.
  • Plana bat datorrela bere eraginkortasunari eusteko ingurune egokiaren definizioarekin.
  • Plana gutxienez urtean behin berrikusten dela, adostutako eskakizunak egoera guztietan —egoera normalean zein zerbitzu-galera larriko egoeran— betetzen direla ziurtatzeko.
  • Plana negozioaren ingurunean aldaketa garrantzitsu bat gertatzen den guztietan probatzen dela.
  • Planak segurtasun-kopien babesa duela, erakundearen barne-prozeduretan ezarritakoaren arabera.

Print Friendly, PDF & Email