Industriak

Industria-sektoreak

/
Industriak
/

Eraldaketa digitalean laguntzen diegu bezeroei

Berrirudikatzen

Ideiek, gaitasun pertsonalek eta teknologiek bat egiten dutenean, mundua aldatu egiten da, eta erakundeek berriz irudikatu behar dute beren eginkizuna.

Eraldaketa digitala ez da berria, baina arestiko gertaerek premiazko bihurtu dute. Bizkortasuna, ideia berriak eta erabakimena behar dira bidaia hori egiteko. Zure negozioa berrirudikatzen laguntzeko beharrezko ezagutza, esperientzia eta ekosistema ditugu Serikaten.

Zure bezeroak bezain prest egon nahi duzu?

Bezeroen itxaropen gero eta handiagoak, disrupzio teknologikoa eta araudi hegakorrak ezaugarri dituen garai honetan, industriaren ohiko mugak lausotu egiten dira: prozesuen automatizazioa, datuen analisia, adimen artifiziala, blockchaina, errealitate birtuala eta beste teknologia berri batzuk direla medio, alderdi industriala, teknologikoa eta soziala bateratzen ari dira, eta bateratze horrek aukera berriak irekitzen dizkie bidaia egiteko prest daudenei.

Zer egiten dugu?

Teknologia mundu errealean txertatzen dugu

Datu egokiak badituzte, erakundeek beren zerbitzuak hobetu ditzakete, mundua leku hobea izan dadin lortzeko.

KONPROMISOA

Arazoarekin bizi

Arazoak beti egoten dira erabiltzaileak eta bezeroak dauden lekuan; eta irtenbideak ere hortxe egoten dira. Serikaten bat egiten dugu bezeroekin, eta esperientzia eta ezagutza uztartzen ditugu arazo errealei irtenbide berritzaileak emateko.

AURREIKUSGARRITASUNA

Datuak izaki bizidunak dira

Ingurune berri honetan, ikusgarritasuna eta aurreikusgarritasuna beharrezkoak dira negozioaren prozesu guztietan. Datuak bizirik daude, eta Serikaten aktiboak konbinatzen ditugu plataforma digitaletan, etorkizuna denbora errealean ikusteko, plangintza egiteko, eta erabaki hobeak eta azkarragoak hartzeko.

GAUZATZEA

ASMATU ETA EBOLUZIONATU

Prozesu, produktu eta zerbitzu digital berriak asmatu, garatu eta ezartzen ditugu, kasuan kasuko teknologia egokietan oinarrituta. Egungo beharrei eta etorkizuneko erronkei erantzuten dieten zerbitzuak eta irtenbideak integratzen ditugu.

Sektore hauetan ari gara lanean

ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK

Mundu hobea eraikitzen herritarrentzat

Sektore publikoa, beti erronka garrantzitsuetan murgildua, gizarte- eta ekonomia-eragilea da. Serikatek teknologia digitala hartzen laguntzen dio sektore publikoari, bere prozesuak dinamizatzeko, herritarrentzako emaitzak hobetzeko eta zerbitzu publikoen erabilera errazteko: e-administrazioa, datuen analisia, mugikortasuna, zerga-kudeaketa, egoitza elektronikoa eta abar.

ZERBITZU JURIDIKOAK

Pertsonek teknologiarekin bat egiteko beharra

Lege-sektorerako erantzun berritzaileak garatzen ditugu, botere judizialerako, abokatuen bulegoetarako eta enpresen departamentu juridikoetarako. Esperientzia paregabea dugu eta adimen artifizialeko irtenbideak eskaintzen ditugu, datuen erauzketaren, anonimizazioaren eta sailkapenaren arloetan eragiketak bizkortzen dituztenak.

ENERGIA ETA UTILITATEAK

Digitalago, bezeroengandik hurbilago egoteko

Erronketan murgilduta dauden sektoreetan jardutea gustatzen zaigu, hala nola energia-iturri berrien sektorean, araudi-aldaketen arloan eta teknologia berrietan. Gure bezeroekin batera, prozesuak digitalizatzen ari gara, datuak erauzi, anonimizatu eta kudeatzen; horri esker, hazkunde ekonomikoarekin eta garapen sozialarekin hain lotura handia duen sektore honen dinamismoa bultzatzen ari gara.

LOGISTIKA

Hornidura digitalaren katea txertatzen dugu mugitzen ari den mundu honetan

Eraldatzen ari den sektoreetan, ezagutza-maila handia behar da. Erhardt erakundearen barruan dago Serikat. Enpresa-ekosistema bat da Erhardt, eta logistika haren jarduera nagusietako bat da duela ehun urte baino gehiagotik. Esperientzia handia dugu zerbitzu eta irtenbide digitalak garatzen, sektoreari laguntzeko, disrupzio handia jasaten ari baita.

OSASUNA

Datuek ahalmen handia dute osasun-irtenbide pertsonalizatuak emateko

Osasun-sektorea konplexua da, eta azkar aldatzen ari da; horretan, bete-beteko eragina du digitalizazioak. Osasun publikoaren eta pribatuaren segmentuei buruz zein aseguru-segmentuari buruz dugun ezagutzari esker, irtenbide berritzaileak emateko gai gara, osasun-zerbitzuaren maila hobetzeko, sendagaien kontrola kudeatzeko eta kostuak murrizteko, sektoreak izugarrizko presioa jasaten duela jabetuta.

INDUSTRIA

Digitalizatzea, errendimenduan eta berrikuntzan maila handiagoa lortzeko

Hainbat industria-sektoretako enpresekin egiten dugu lan, aurre-aurrean dituzten askotariko erronka teknologikoak konpontze aldera. Bezeroekin batera, haien negozioen neurrirako irtenbideak garatzen ditugu: zerbitzuen digitalizazioa, prozesuen automatizazioa, industria aurreraturako datuen analisia…

Ezagutu gure esperientziak

Filtro sectores 2
Kategoria gehiago ikusi
Jurisprudentziaren hedapena, datu pertsonalen truke anonimoaren bidez....
Eusko Jaurlaritzaren «Adimen artifiziala sustatzeko eta garatzeko sarien 2021eko lehen...
Guasapp-ek (Saicaren guardia-kontsola) ikuspegi integral eta bakarra du, Saicak munduan...

Hitz egingo dugu?

Eskerrik asko zure interesagatik. Bidal iezaguzu mezu elektroniko bat, eta hitz egingo dugu.

Print Friendly, PDF & Email