Horrelakoak gara

Irekiak, bizkorrak eta arduratsuak

HORRELAKOAK GARA

/
Horrelakoak gara
/
Berrikuntza, ahalegina eta elkarlanerako joera dira gure kulturaren funtsezko zutabeak, eta kultura horretan bizi gara egunero. Aniztasuna gorabehera, gure balioek batu egiten gaituzte: denok saiatzen gara irekiak, bizkorrak eta arduratsuak izaten.

IREKIAK

Gure iraganaz harro gaude, eta, aldi berean, ideia eta esperientzia berriei irekita. Izaera malgu eta baikor horrek eramaten gaitu konformagaitzak izatera, elkarri entzutera, elkarlanean aritzera eta etengabe ikasteko jarrera hartzera.

BIZKORRAK

Jakin-nahi handia dugu, bezeroa dugu ardatz, eta azkar jarduten dugu arrisku eta aukeren aurrean. Gure lana bizkorra eta ausarta da. Elkarrekin jarduten dugu, talde moduan, malgutasunez eta bizkortasunez.

ARDURATSUAK

Gure bezeroen konfiantza izatea funtsezkoa da, harreman sendoak maite ditugu, ingurunearekin adeitsuak gara, eta konpromisoei eusten diegu. Gure jarduera jasangarria da, gizartearekiko etikoa eta arduratsua.

Gure jendea

Serikaten, bidaia pertsonala eta profesionala da bizitza, eta, bidaia horretan, elkarrekin hazteko interesak eta aukerak identifikatzen ditugu. Taldean bidaiatzen dugu beti: oinarrizko printzipio horrek gidatzen gaitu egunerokoan. Norberaren berezitasunean sinesten dugu, eta elkarlanean oinarritutako ingurunean eta komunikazio irekian, hor denok baititugu ikasteko eta hazteko aukera berak.

KONPROMISOAK BETETZEA DA GURE ERRONKA

Zer egiten dugu?

Bide berriak irekitzen dituzten bezero ausartekin egiten dugu lan, eta uste dugu denon artean, teknologia eta datu egokiekin, irtenbideak bilatu eta gure ingurunea hobetu dezakegula.

Informazioaren teknologien esparruko zerbitzu, produktu eta irtenbideak garatzen laguntzen diegu gure bezeroei.

Teknologia berriek eta pertsonen beharrek bat egiten duten lekuan aurkituko gaituzu.

Erhardten barruan dago Serikat

Serikaten, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-hazkunde jasangarriaren alde egiten dugu. Kalitate handiko zerbitzuak ematea dugu helburu, eta, horren bidez, arduraz eta efizientziaz, hazkunde ekonomikoa bultzatzea, gure bezeroentzat, akziodunentzat, langileentzat, enpresa laguntzaileentzat, administrazio publikoentzat eta, oro har, gizartearentzat balioa sortzea, gure jardueraren gizarte-ingurunean garapena bideratzea eta gure jarduerarako beharrezkoak diren baliabide naturalak zentzuz erabiltzea.

Play Video

Enplegu-aukerak

Zure beharretara egokitzen diren garapen profesionaleko aukerak ditugu: Praktikak, zure etorkizun hurbilari ekiteko; Lehen Enplegua, ikasketak amaitu badituzu, eta Garapen Profesionala, hazten jarraitzeko.

Gizarte-erantzukizuna

Serikaten, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-hazkunde jasangarriaren alde egiten dugu. Kalitate handiko zerbitzuak ematea dugu helburu, eta, horren bidez, arduraz eta efizientziaz, hazkunde ekonomikoa bultzatzea, gure bezeroentzat, akziodunentzat, langileentzat, enpresa laguntzaileentzat, administrazio publikoentzat eta, oro har, gizartearentzat balioa sortzea, gure jardueraren gizarte-ingurunean garapena bideratzea eta gure jarduerarako beharrezkoak diren baliabide naturalak zentzuz erabiltzea.

Konpromisoa hartzen dugu

Kontratazio-jardunbide arduratsuak ezartzeko, enplegu-tasa handitu eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatze aldera. Nazio Batuen Mundu Itunean azaldutako printzipioak betetzeko.

Sustatzen dugu

Gure langileen laneko osasuna eta segurtasuna hobetzeko portaerak garatzea, eta kontratisten kontrol handiagoa izatea, osasunaren eta segurtasunaren arloan. Gure langileak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, ingurumenean sortzen dugun inpaktua txikitzeko.

HSSQE

Kalitatea, ingurumena, eta laneko segurtasuna eta osasuna

Bezeroari eta gure jardueraren gizarte-inguruneari balioa ematen lagunduko duten negozio-ereduak garatzea da Serikaten konpromisoa. Kalitatezko zerbitzua ematea, bezeroen beharrak asetzea, eta gizartearekin, bezeroekin eta langileekin harreman iraunkorrak sortzea dira gure estrategiaren ardatz nagusiak.

Kalitatea

Mendetik gorako ibilbide honetan, merkatuko erronkei erantzuteko gai izan gara, eta gure bezeroen eskariak asetzeko irtenbiderik eraginkorrenak eskaini eta garatu ditugu. Gure iritziz, bezeroei beren negozioetan laguntzeko, beharrezkoa da gauzek nolakoak izan behar duten identifikatzea.

Laneko Segurtasuna eta Osasuna

Erhardten lan egiten duten pertsonen osasuna eta ongizatea zaintzen ditugu. Lan-baldintza seguruak eta osasungarriak eskaintzen ditugu, lesioak eta osasunaren narriadura prebenitzeko. Uko egin ezinezko konpromisoa da; izan ere, bere jardueran txertatuta dauka Erhardtek, eta hura betetzeko behar diren neurriak hartzen ditu.

Ingurumena

Jardueran aplikagarri diren ingurumeneko lege-baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dugu. Ingurumena babestea gure jardueraren funtsezko elementutzat hartzen dugu. Eta ahalegintzen gara, ingurumena babesteko, kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna eta erakundearen ingurumen-jarduera etengabe hobetuko dituzten xedeak eta jarraibideak ezartzen.

Lan egin gurekin

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa: SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A., (IFZ: A48476006; helbide soziala C/ Ercilla, 19 5ª (48009 BILBAO)) tratatuko ditu enplegu-eskaeran ematen dituzun datuak. Tratamendu horren xedea izango da hautaketa-prozesuetan zure parte-hartzea kudeatzea, eta kontratu aurreko harremana ezartzen denean eta berariazko baimena ematen duzunean geratuko da justifikaturik. Zure datuak kontratazio-prozesuak irauten duen bitartean gordeko dira, edo bi urtez, etorkizunean sor daitezkeen lanpostu hutsetarako hautagaiak aztertzeko. Zure datuak taldeko beste enpresa batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie helburu horrekin berarekin. Aukeran duzu datuekin loturiko zenbait eskubide baliatzea, hala nola datuak eskuratzea, zuzentzea, ezereztea, haien aurka egitea, beste norabait eramatea, ezabatzea eta haien tratamendua mugatzea, edo emaniko baimena bertan behera utz dezakezu. Horretarako, adierazitako posta-helbidera edo info@serikat.es helbide elektronikora idatzi behar duzu, NANaren edo pasaportearen kopia erantsita. Halaber, aukeran duzu errekurtso bat aurkeztea erakunde arautzaile eskudunaren aurrean.

Print Friendly, PDF & Email

Pribatutasun-politika

HAUTAGAIAREN DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Hautagai hori: Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak) 13. artikuluan zehaztutakoa eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Espainiako Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa betez, informazio hau ematen dizugu zure datu pertsonalen tratamenduari buruz:

  1. IDENTIFIKAZIOA

    Titularra:
    SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A.
    Erregistratutako helbidea:
    C/ Ercilla, 19 5ª (48009 BILBAO)
    IFZ:
    A48476006

    Zure datuen tratamendua behar bezala eta egokiro kudeatzen dela bermatzeko, # <#NOMBRE#># enpresak datuak babesteko ordezkari bat izendatu du, eta helbide honetan jarri ahalko zara harremanetan harekin: dpd@serikat.es.

  2. INFORMAZIOA ETA BAIMENA

    Politika hau onartzen baduzu, eta interesduna zarenez, baimen askea, informatua, espezifikoa eta osoa ematen duzu enplegu-eskaeran aurkeztutako datu pertsonalak tratatzeari dagokionez.

  3. DATUAK NAHITAEZ BIDALTZEA

    Enplegu-eskaeran emandako datu pertsonalak ez dira nahitaezkoak, salbu eta kontrakoa adierazten bada formularioan eskatutako eremuan edo posta elektronikoz, edo beharrezkoak izan badaitezke ondoren lortu nahi den helburua betetzeko.

  4. ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU DATU PERTSONALAK?

    Enplegu-eskaeran emandako datu pertsonalak hautaketa-prozesuetako parte-hartzea kudeatzeko erabiltzen dira.

  5. ZER DATU PERTSONAL TRATATZEN DITUGU?

    Hautaketa-prozesuetan parte hartzeko, funtsezkoa da enplegu-eskaeran emandako eta jasotako informazioa —datu pertsonalak biltzen dituena—. Oro har, datu hauek biltzen dira: datu pertsonalak (izen-abizenak eta NANa edo pasaportea), harremanetarako datuak (telefonoa, posta-helbidea eta helbide elektronikoa), espediente akademikoa eta ibilbide profesionala, eta, kasuak hala eskatzen badu, argazkia (curriculumean ipinitako argazkia, nortasun-agirietan erabiltzen den neurrikoa). Era berean, curriculumean edo «oharrak» izeneko eremu askeetan emaniko beste edozein datu ere tratatzen da. Interesdun gisa, ezinbestekoa da ematen dituzun datuak egiazkoak izatea eta eguneratuta egotea. Datu pertsonalak aldatuz gero, mesedez eskatzen dizugu idatziz jakinarazteko, zure enplegu-eskaera edo curriculuma eguneratzeko helburu bakarrarekin. Hirugarrenen datuak emanez gero, adierazten duzu baduzula haien baimena, eta konpromisoa hartzen duzu Pribatutasun Politika honetan jasotako informazioa hirugarrenoi jakinarazteko. Hori horrela, webgunearen titularra salbuetsita geratzen da auzi horren inguruko edozein erantzukizunetatik. Hala ere, webgunearen titularrak datuak egiaztatzeko beharrezkoak diren egiaztapenak egin ahal izango ditu aldizka, eta beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu, datuak babesteari buruzko araudiak zehazten duenari jarraikiz.

  6. ZER JUSTIFIKAZIOREKIN TRATATZEN DIRA DATU PERTSONALAK?

    Zure datu pertsonalen tratamendua justifikatzeko arrazoiak bi dira: batetik, zure berariazko adostasuna (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua) eta, bestetik, kontratu aurreko harreman bat ezartzea (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua).

  7. ZEIN BESTE ALDERDIRI JAKINARAZTEN ZAIZKIO DATU PERTSONALAK?

    Arestian zehaztutako helburuetarako, jasotako datu pertsonalak enpresa-taldeko beste enpresa batzuei eta hirugarrenei jakinarazi ahal izango zaizkie, betiere legeak xedatutakoari jarraikiz.

  8. DATU PERTSONALAK BILTEGIRATZEA

    Emandako informazioa hautaketa-prozesuan zehar tratatuko da, eta/edo datuak etorkizuneko lanpostu hutsetarako egokiak ote diren aztertzeko egoki iritzitako gehieneko denboran (2 urtez). Epe hori igarotakoan, zure datuak ezabatu egingo dira, salbu eta beharrezkotzat jotzen bada datuak blokeatzea, haien tratamenduaren ondoriozko lege-gorabeherei erantzuteko —kasu horretan, agintari publikoen eta lege-administrazioaren esku ipiniko dira, eta ez dira beste ezertarako baliatuko—. Hori horrela, gure kontratazio-prozesuetan parte hartzen jarraitu nahi baduzu, zure curriculuma berriro bidaltzeko eskatzen dizugu.

  9. ESKUBIDEAK BALIATZEA

    Idatziz jo dezakezu politika honen goiburuan adierazitako posta-helbidera, edo, bestela, mezu elektroniko bat bidal dezakezu dpd@serikat.es helbide elektronikora, zure NANaren edo pasaportearen fotokopia erantsiz, noiznahi eta inolako kosturik gabe, xede hauetarako: emandako baimena baliogabetzeko; zure intereseko datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko; zure datu pertsonalak eskuratzeko; datu okerrak edo osatugabeak zuzentzeko; zure datu pertsonalak ezabatzea eskatzeko, edozein arrazoi dela medio, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako; datuen tratamendua mugatzeko, datuak babesteari buruzko legerian aurreikusitako baldintzaren bat betetzen bada; eman dizkiguzun datuen eramangarritasuna eskatzeko; eta zure datu pertsonalak babesteari buruzko errekurtsoa jartzeko erakunde arautzaile eskudunaren aurrean.

  10. SEGURTASUN-NEURRIAK

    Zure datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira une oro, eta isilpean gorde beharrekoak izango dira, indarrean den legeria aplikagarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horretarako, izaera teknikoko eta antolaketarekin loturiko neurriak hartuko dira, batetik, datuen babesa bermatzeko, eta, bestetik, datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko. Ildo horretan, kontuan hartuko dira teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datuok izan ditzaketen arriskuak.