Erhardt

ERHARDT TALDEKO KIDEA DA SERIKAT

Etorkizuna itxuratzen ari gara

Bizkor mugitzen gara, jakin-nahiak, sormenak eta talde-lanak bultzaturik. Berrikuntzaren zale amorratuak nahi ditugu, gurekin batera amets egingo dutenak, etorkizuna itxuratzeko.
/
Erhardt
/

Orain, mundua aldatu denez eta mugak eta erronkak digitalak direnez, etorkizuna nola eraiki planteatzen dugu.

Bezeroekin eta bazkideekin batera, irtenbideak bilatu nahi ditugu. Etorkizuna itxuratzen ari garela uste dugu, ez dakigu zein izango den hurrengo erronka, baina ziur egon gu hantxe izango garela.

100 urte baino gehiago pertsonak, ideiak eta negozioak konektatzen

Erhardt taldeko kidea da Serikat

Erhardt 1882an sortu zen, familia-enpresa gisa. Dagoeneko bide luzea egin dugu, beraz. Orduz geroztik, aldatu egin dira gure magnitudeak eta jarduerak, baina ideia batzuei bere horretan eutsi zaie: bezeroak daude egiten dugun guztiaren erdigunean, pertsonak dira konpainia honen motorra eta epe luzeko ikuspegiarekin pentsatzen eta jarduten dugu.

Negozio-ildoak

Gaur egun, korporazio dibertsifikatua da Erhardt, hainbat konpainiak osatua, eta lau negozio-ildotan egituratzen da. Erantzuteko gaitasuna, bizkortasuna eta bezeroarekiko hurbiltasuna, horiexek dira gure enpresaren balioa definitzen duten gakoak.

TEKNOLOGIA

LOGISTICS& MARITIME SERVICES

STEEL& TRADING

INSURANCE& RISK MANAGEMENT

Presentzia

Jasangarritasuna Erhardten

Erhardtek bermatzen du seguruak eta arduratsuak izango direla gure jardunbide komertzialak, gure printzipio korporatiboak aintzat hartuta betiere.

Estandar etiko handiak aplikatzen ditugu gure jarduketa profesional guztietan; horri esker, gai gara enpresa gisa balioa sortzeko, konfiantza emateko eta enpresa iraunkorra izateko.

Print Friendly, PDF & Email