NEGOZIO ETA TEKNOLOGIA-AHOLKULARITZA
Urrats bat aldaketaren aurretik
IT AHOLKULARITZA
NEGOZIOA GIDATZEA, HELBURUAK BETE DITZAN
Erakunde bakoitzaren helburu estrategikoetara egokitzen dugu teknologia, eta gure bezeroentzako irtenbiderik egokienak aztertzen eta aholkatzen ditugu unean-unean.
NEGOZIO-ESTRATEGIA
EZ DAGO BETIEREKO ERAKUNDERIK EDO NEGOZIO-EREDURIK
Gero eta aldakorragoak diren inguruneetara bizkor egokitzeko gai izateak erronka handia dakarkie erakundeei, zeinek gauza izan behar baitute bezeroei, bazkideei eta hornitzaileei eskainitako balioa maximizatzeko, negozioak garatzeko bide berriak aztertuz.
ERAGIKETAK
TEKNOLOGIA TRESNA ERRAZTAILE GISA
Erakundeei laguntzen diegu barne-eragiketak berriz diseinatzen, kostuak murrizten eta produktibitatea hobetzen, prozesu horretan lagunduko diguten teknologien bidez.
PROIEKTUAK KUDEATZEKO BULEGOA
ERAKUNDEAK INORK BAINO HOBETO EZAGUTZEN DU ALDATU BEHARREKO NEGOZIOA
Serikaten uste dugu eraldaketa digitala pertsonekin hasten dela, ez teknologiarekin. Gure profesionalen laguntzarekin, eraldaketa-prozesua bizkortzen laguntzen diegu erakundeei.