ENPRESA KUDEATZEKO SOLUZIOAK
Erakunde adimendunak
iBPMS
IKAS DEZAGUN PROZESUETATIK
Teknologia erreferentzia-balio berriak finkatzen ari da, eraginkortasunaren eta kostuen neurketari dagokionez. Serikatek enpresa-prozesuak zehazten eta digitalizatzen lagunduko dizu, besteak beste, neurgarriak izan daitezen eta erakundeak haietatik ikas dezan:
- Aurreko jokabideetan oinarrituta iragarpen-analisiak egitea.
- Prozesuei adimena eta malgutasuna ematea.
ENPRESA-SOFTWAREAZ HARATAGO
KULTURA-ALDAKETA JARDUEREN KUDEAKETAN
iBPMS softwareak erraztu egiten du erakundeko kideek, kanpoko kolaboratzaileek eta zereginen eta prozesuen automatizazioak batera aritzea. Muga teknologikorik gabe, logikarik errazenetik hasita Adimen Artifizialaren aplikazioraino. Enpresa-softwarearen kontzeptutik haratago doa iBPMS, eta erakundeetan ezarrita prozesuak digitalizatzen dira eta kultura-aldaketa sustatzen da jardueren kudeaketan, hori funtsezkoa baita eraldaketa digitalean.
LOWCODE IRTENBIDEAK
AUTONOMIA TEKNOLOGIKOA NEGOZIOAZ DAKITENENTZAT
Serikaten, LowCode plataforman oinarritutako enpresa-irtenbideen aldeko apustua egiten dugu, eta negozio-unitateen esku uzten dugu beren prozesuen konfigurazioa, IT sailen gutxieneko esku-hartzearekin. Tresna horien gainean, negozioa ezagutzen dutenek egiten dituzte aldaketak negozioaren beraren arauetan, prozesuak modu erraz, azkar eta eraginkorrean zehaztu eta automatizatuta.
HIPERAUTOMATIZAZIOA
JADA EZ DA AUKERA BAT ZEREGINAK AUTOMATIZATZEA
Eraldaketa digitalaren muinean bertan dago zereginen automatizazioa: bizkortzea, kostuak murriztea, abiadura, doitasuna edo bezeroaren esperientzia hobetzea dira haren benetako funtsa, izateko arrazoia. Hiperautomatizazioa automatizazioaren gainetik dago erakundeetan, eta, horretarako, hainbat teknologia integratzen ditugu, hala nola Machine Learning, Prozesuen Automatizazio Robotikoa edo Adimen Artifiziala.