datua
Eraldaketa digitala bultzatzen duten datuak
DATUAK ATERA ETA KATEGORIZATZEA
Edozein dokumentutatik ateratzen eta sailkatzen ditugu datuak.
Egituratu gabeko informazioa duten dokumentuz beteta dago bizitza erreala: fakturak, kontratuak, eskritura publikoak, mezu elektronikoak, ordainagiriak... Informazio hori atera eta antolatu egin behar da, ustiatu ahal izateko. Datuaren kalitateak eta prozesatzeko azkartasunak aurreztea eta produktibitatea hobetzea dakarte. Serikaten edozein dokumentutatik ateratzen eta sailkatzen ditugu datuak, eta zehaztasun osoz identifikatzen eta antolatzen dugu eskatutako informazioa.
ANONIMIZAZIOA
BABESTU BEHAR diren datu pertsonalak edo konfidentzialak ezkutatzen ditugu.
Adimen Artifizialean oinarritutako hizkuntza-teknologien bidez, modu automatizatuan identifikatzen ditugu egituratu gabeko informazioa duen edozein dokumentutan babestu edo ezkutatu beharreko terminoak, eta anonimo bihurtzen. Datu sentikorrak ezkutatzen ditugu, hala nola datu pertsonalak edo konfidentzialak, haien aberastasun analitikoa galdu gabe. Horrez gain, datuen segurtasuna, araudia betetzea eta gobernantza hobetzen dugu.
ADIMEN ARTIFIZIALA
Adimen Artifiziala aplikatzen dugu produktibitatea hobetzeko.
Machine Learning arkitekturak erabiliz, Adimen Artifizialeko ereduak garatzen ditugu, datuak kudeatu eta gobernatzea xede duten lan konplexuak automatizatzeko. Eredu horiei esker, askotariko artxibo eta formatuetatik atera ditzakegu datuak, azkar-azkar eta kalitaterik handienarekin. Kalitate oneko datuak eskuratuta eta datu horiek azkar prozesatuta, produktibitatea hobetzea eta jardueraren kostuak eta arriskuak murriztea lortzen da.
PLATAFORMEN BOTEREA
DATUAK DENBORA ERREALEAN ESKURATZEA, NONAHI DAUDELA ERE
Beharbada, hau da eragozpenik handiena AA aplikatuz enpresetan eraldaketa digitala martxan jartzeko: prozesuei ekiteko kulturarik eza («betikoa»), informazio-biltegien ugaritasuna, datu-moten aniztasuna eta haien iraungitze azkarra. AA oinarri duten integrazio-plataformak baliatzen ditu Serikatek atazak automatizatzeko eta datuak sailkatu, biltegiratu eta kudeatzeko, ingurune desberdinak izan arren ikuspegi bera erabiliz.