Cookieak
Cookieak erabiltzen ditu SERIKAT CONSULTORIA E INFORMATICA S.A.ren webguneak (https://www.serikat.es/), erabiltzearen nabigazioa hobetzeko. Cookieei buruzko politika honen xedea: gure webgunean erabiltzen diren cookieen gaineko informazio argia eta zehatza ematea erabiltzaileari.
1. ZER DIRA COOKIEAK?
Informazio-fitxategi txikiak dira cookieak, erabiltzailearen gailuan deskargatzen direnak hura webgune batera sartzen denean. Cookieen bidez, erabiltzailearen bisitari buruzko zenbait informazio gordetzen du webgunearen jabeak: hizkuntza, zer herrialde duen gogoko, webgunera sartzeko kredentzialak eta beste zenbait. Webgunearen audientzia eta haren trafiko-parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira cookieak.
Webgune honek erabiltzen dituen cookiek erabiltzaile anonimo batekin eta haren gailuarekin bakarrik dute lotura, eta ez dute berez ematen erabiltzailearen datu pertsonalik. Oso garrantzitsuak dira cookieak, eta nabigazioa hobetzen laguntzen diote erabiltzaileari.
2. ERABILTZEN DITUGUN COOKIE-MOTAK
Cookieak bidaltzen dituen domeinua kudeatzen duen eta jasotako datuak tratatzen dituen erakundea zein den kontuan izanda, bi cookie-mota daude: propioak eta hirugarrenenak.
Cookieek bezeroaren nabigatzailean ematen duten denboraren arabera ere sailkatzen dira: saioko cookieak eta cookie iraunkorrak.
Azkenik, bada beste sailkapen bat ere, jasotako datuak zertarako erabiltzen diren kontuan hartzen duena: cookie teknikoak, pertsonalizazio-cookieak, analisi-cookieak, publizitate-cookieak eta jokabide-publizitateko cookieak.
Erabiltzailearen baimenik behar ez duten cookie tekniko propioak erabiltzeko eskubidea du webgunearen titularrak, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluaren aplikazio-eremutik kanpo baitaude.
Dena dela, erabiltzaileen baimena behar duten cookieak instalatzen ditu webgune honek. Hona cookie horien gaineko informazioa:
Halaber, hirugarren batzuen cookieak instala daitezke baldin eta erabiltzaileak sare sozialetan partekatzen baditu webguneko edukietako batzuk. Edukia partekatzeko erabiltzen diren sare sozialek eurek instalatzen dituzte cookie horiek; horregatik, hau gomendatzen dizuegu: tresna sozial horien webguneak bisitatzeko, haiei buruz gehiago jakin dezazuen.
3. COOKIEEN ADMINISTRAZIOA
Noiznahi onar dezakezu webgune honetako cookieak erabiltzea, bai eta haiek erabiltzeari uko egin edo erabilera ezeztatu ere, nabigatzailearen laster-leihoan webguneko cookieen ezarpenak aldatuz. Halaber, zure nabigatzailea erabiliz baimendu, blokeatu eta ezaba ditzakezu zure gailuan instalatutako hirugarrenen cookieak. Gogoan izan cookie guztiak desgaitzeak eragina izan dezakeela webguneko funtzionalitate eta eduki batzuetan. Nabigatzaile bakoitzak bere jarduteko modua dauka, eta «Laguntza» funtzioak azalduko dizu zer egin.
- Internet Explorer: https://support.microsoft.com/es-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies
- FireFox: https://support.mozilla.org/es-es/kb/cookies-information-websites-store-on-your-computer?redirectlocale=en-US&redirectslug=Cookies
- Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es
- Safari: https://support.apple.com/es-es/guide/safari/sfri11471/mac
- Microsoft Edge: https://support.microsoft.com/es-es/help/4468242/microsoft-edge-browsing-data-and-privacy