2012an, METAPOSTArekin zerbitzu berri bat jarri zen abian, eta, hari esker, amaitu egin zen dokumentu garrantzitsuak leku desberdinetan gordetzeak edo jatorri desberdina duten dokumentuak gordetzeak dakartzan eragozpenak eta segurtasun eza. METAPOSTAk aukera ematen die herritarrei hainbat igorleren dokumentuak postontzi seguruan jasotzeko; hala, beti egongo dira eskuragarri eta ordenatuta, biltegiratzeko leku-mugarik gabe.
Serikat, beste konpainia batekin elkarlanean, 2009an hasi zen proiektu berritzaile hori garatzen, Interneten postontzi bat sortzeko premisekin, herritarren dokumentuetarako kutxa gotor gisa erabiltzeko eta finantza-erakundeekin, konpainia elektrikoekin, administrazioarekin eta abarrekin paperean egiten diren komunikazioak desagerrarazteko. Helburua da dokumentuak igorleen eta harpidedunen artean banatzeko aukera izatea, sistema eskalagarri eta seguru baten bidez.
ZER EGITEN DUGU?
- SOA arkitektura eskalagarria duen sistema bat diseinatu eta eraiki dugu, segurtasun-baldintza zorrotzak betetzen dituena.
- Sistemaren mantentze-lanak.
- Funtzionamenduaren monitorizazioa.
- Bezeroen euskarri izan.
- Ebolutiboetarako eta hirugarrenekin integratzeko aholkularitza teknologikoa.
EMAITZAK
- 2012az geroztik, herritarrek doako zerbitzu bat dute beren ordenagailutik edo smartphonetik edozein unetan sartu ahal izateko beren dokumentuetan.
- Dokumentu guztiak gune beretik kudeatzea, dokumentu garrantzitsuak sakabanatzea edo galtzea saihesteko.
- Segurtasuna eta konfidentzialtasuna, protokolorik onenek bermatua.
- Kontu pertsonala karpetekin, etiketekin, oharrekin, arauekin… konfigura daiteke, dokumentazio guztia sailkatzen laguntzeko.
- METAPOSTAn, aukeratzen dituen erakunde igorleetatik jasotzen ditu dokumentuak erabiltzaileak, spamik eta publizitate-mezurik gabe, segurtasunez eta aldeen arteko komunikazioen pribatutasuna gordez.