Trafiko-gorabeheren arriskua adimen artifizialaren bidez aurreikustea
Eusko Jaurlaritzak duela bi hilabete argitaratu zuen «Adimen artifiziala sustatzeko eta garatzeko sarien lehen deialdia 2021» izenekoa.
Enpresa parte-hartzaileek administrazio publikoetan adimen artifiziala aplikatzeko ideiak proposatu eta lurreratu behar zituzten. Oinarriek adierazten zuten 6 proposamen onenak aukeratuko zirela. Serikatek proposatutako ideia izan da horietako bat.
Lehiaketak kontzeptu-proba bat egiteko eskatzen die 6 irabazleei, aurkeztutako ideiaren bideragarritasuna frogatzeko.
Gure ideia izan da Euskadin hiru eguneko trafiko-gorabeheren arriskua aurreikusteko sistema bat eraikitzea.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak hiru eguneko eguraldi-alertetarako eskaintzen duen abisu-sistemaren antzekoa da proposatu duguna, baina kasu honetan trafikoari lotutako gorabeheretarako.
Eta zein daturekin egingo dugu lan iragarpen hori egiteko? Hasteko, honako hauekin egingo dugu lan:
- Euskadiko open data atarian argitaratzen den trafiko-gorabeheren historikoa.
- Trafikoa dela eta datozen egunetan errepideetan planifikatutako obrak.
- Euskalmetek emandako datu meteorologikoak, bai datu historikoak, bai hiru egunerako aurreikusitako datuak.
- Herri jakin bateko data seinalatuen/ekitaldien egutegia, bai datu historikoak, bai uneko urterako datuak. Hemen honako hauetaz ari gara: herriko jaiak, azokak, kontzertuak, irteera-operazioa, urte-amaiera eta abar.
Orain 3 hilabete ditugu gure ideiaren bideragarritasuna eta erabilgarritasuna frogatzeko.