Barruko Informazio Sistema

Barruko Informazio Sistema

Araudia betetzeko kultura sustatzea eta gure jarduera profesional guztietan maila handiko estandar etikoak aplikatzea dira gure erakundearen funtsezko ardatzak.

Bi zutabeak indartu nahi ditugu eta, beraz, Compliance Programa bat ezarri dugu, gure inguruan arauak edo irizpide etikoak ez betetzeko arriskuak prebenitu, detektatu eta zuzentzeko neurriak biltzen dituena. Gure kide guztien eta harreman profesional baten bidez gurekin lotura duten hirugarrenen eskura barruko informazio-sistema bat jartzea da neurri horietako bat.

Horrelako sistemak funtsezkoak dira gobernu korporatibo ona bultzatzeko, eta konfiantzazko lan- eta lanbide-giroa sortzen laguntzen dute, oro har prebentzioa sustatzeko eta legeen eta erakundearen barne-araudiaren aurkako jokabideak detektatzeko balio baitute.

Barruko Informazio Sistema behar bezala aplikatzeko, hura kudeatzeko politika dugu. Esteka honetan dago eskuragarri. Sistemaren bidez informazioa kudeatzeko erabiliko diren printzipio gidariak, sistema gauzatzeko prozedura eta sisteman sartzen diren erabiltzaileen babesa jaso dira politika horretan. Baimena duten guztiek jakinarazpenak jasotzea, haien edukia ikustea eta ondorengo izapideak egitea isilpeko prozesua izango da, eta datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatuko da.

Print Friendly, PDF & Email