AZTERKETA&ELKARLANA
AZTERTZEN, KONEKTATZEN ETA ELKARLANEAN JARDUTEN DUGU
BADAKIZU NORANTZ EGIN AURRERA?
Ikuspegia & Elkarlana
IDEIEN MUNDUA ETA PERTSONEN BEHARRAK KONEKTATZEN DITUGU.

SKT ekosistema
MUNDU HOBEA POSIBLE DELA USTE DUGU
Eta gure ekarpena egiten dugu, alde batetik, erakunde publiko zein pribatuekin sareko eta epe luzeko harreman sendoak sortuz, eta, bestetik, irtenbide teknologiko aurreratuak zein modelo berritzaileak asmatuz, pertsonen beharretarako benetako irtenbideak eraikitzen lagunduko digutenak.
ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK
MUNDU HOBEA PERTSONENTZAT
Sektore publikoak erronka garrantzitsuei aurre egin behar izaten die beti, benetako gizarte-eragilea da. Gure berrikuntza-eredu irekiak aukera ematen digu elkarlanean jarduteko, ikertzeko eta teknologia berriak zein eredu digitalak eskuratzeko. Helburua: arazo errealak konpontzea, oztopoak eraistea eta herritarrei zerbitzu publiko hobea izaten laguntzea.
START UP
Elkarlaneko berrikuntzan jarduten dugu
Elkarlaneko berrikuntzan eta garapen teknologikoan jarduten dugu zure negozioa abian jartzea erabakitzen duzun une beretik. Gure jakin-nahiari eta talde-lanari esker, berehala sor dezakegu zure ideia berrien —bizimodua goitik behera aldaraziko digutenen— oinarri izango diren teknologiaren prototipoa.
ERHARDT VENTURES
PERTSONAK, IDEIAK ETA NEGOZIOAK KONEKTATZEN DITUGU
Esperientzia eta ezagutza eskaintzen dizkiegu ekintzaile ausartei, baliabide digitalen bidez etorkizuna eraikitzen dutenei. Erhardt Ventures sortu dugu, enpresa-talde gisa parte hartzen dugun sektoreetan —logistika, aseguruak, tradinga eta teknologia— irtenbideak eta teknologiak eskaintzen dituzten enpresa eta proiektu berriei laguntzeko.
ZER IZANGO DA HURRENGOA?
Oraindik erantzunik ez duten gaiei heltzen diegu.
Gaur egun, aurrean ditugun erronkei ez zaie beti erantzun egokia ematen. Merkatuak eskaintzen dituen irtenbide teknologikoak nahikoak ez direnean, Serikaten I+G+B ekosistemak indarrak batzen ditu irtenbideak aurkitzeko eta hurrengo erronka identifikatzeko.